Aplikazioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
23
Jokoa edo aplikazioa jaisteko, hautatu Aukera > Deskargak > Jokoen deskargak
edo Ap. deskargak. Zure telefonoak J2ME™Java aplikazioak onartzen ditu. Ziurtatu zure
telefonoak aplikazioa onartzen duela jaitsi aurretik.
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed sinadura duten aplikazioak edo Java Verified™
proba gainditu dutenak, adibidez.
Jaitsitako aplikazioak Galerian gorde daitezke Aplikazioakn ordez.
14. Antolatzailea
Iratzargailua
Hautatu Menua > Antolatzailea > Alarma.
Alarma pisteko edo itzaltzeko, hautatu Alarma:. Alarmaren ordua ezartzeko, hautatu
Alarmaren ordua:. Telefonoak asteko egun jakin batzuetan alarma jo dezan ezartzeko,
hautatu Errepikatu:. Iratzargailua hautatzeko edo pertsonalizatzeko, hautatu Alarma
tonua:. Lo-kuluxkarako denbora ezartzeko, hautatu Lo-kul. den. kan.:.
Alarma gelditzeko, hautatu Gelditu. Telefonoa minutu batez alarma jotzen jarraitzen
uzten baduzu, edo Kuluxk. hautatzen baduzu, alarma gelditu egiten da, lo-kuluxkarako
hautatutako denboraz. Hori igaro eta gero, berriro hasten da.
Egutegia eta egitekoen zerrenda
HautatuMenua > Antolatzailea > Egutegia. Gaurko eguna azalduko da. Egunerako
oharrak baldin badaude, eguna letra lodiz azalduko da.
Egutegiko ohar bat idazteko, eguneraino joan eta hautatu Aukera > Ohar bat egin.
Eguneko oharrak ikusteko, hautatu Ikusi. Egutegiko ohar guztiak ezabatzeko, hautatu
Aukera > Oharrak ezabatu > Oharrak ezabatu.
Egiteke dauden gauzen zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Antolatzailea >
Egitekoen zerrenda. Egiteke dauden gauzen zerrenda lehentasunaren arabera
azalduko eta sailkatuko da. Ohar bat gehitu, ezabatu edo bidaltzeko, oharra egina
bezala markatzeko, edo egiteke dauden gauzen zerrenda egunaren arabera azaltzeko,
hautatu Aukera.
15. Sarea edo Internet
Hainbat interneteko zerbitzutara sar zaitezke zure telefonoaren arakatzailearekin.
Pantaila-tamainaren arabera, webguneen itxura aldatu egin daiteke. Baliteke web
orrietako xehetasun guztiak ezin ikustea.
Zure telefonoaren arabera, sare-arakatzaile funtzioa Sarea edo Internet gisa ager
daiteke menuan, hemendik aurrera Sare deituko diogu.