Nokia baterientzako autentikazio jarraibideak
Erabil itzazu beti Nokia bateria originalak zure segurtasunerako. Nokia konpainiaren
jatorrizko bateria bat erabiltzen ari zarela egiaztatzeko, erosi bateria Nokia konpainiak
baimendutako denda batean eta egiaztatu jatorrizko holograma duela ondorengo
pausoak jarraituz:
Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ezin da bateria egiazkoa dela guztiz
ziurtatu. Edozein arrazoirengatik bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, hau da, Nokia
konpainiaren jatorrizko bateria bat ez dela, ez ezazu erabili eta eraman ezazu hurbilen
duzun Nokia zerbitzu-gunera edo zerbitzu-hornitzailearengana laguntza eskatzeko.
Egiazkotasuna aztertu ezingo balitz, bueltatu ezazu bateria erosi zenuen tokira.