Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko
Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Fabrikako ezar. berrez. eta aukera hauetariko bat:
● Ezarpenak soilik berrezarri — datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen
guztiak berrezartzeko
Ezarpenak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21
● Guztiak berrezarri — datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,
media artxibategiak eta aktibazio kodeak
10. Operadore menua
Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau
zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.
11. Galeria
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio-
gako bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta edukiaren
babeskopiak egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa. Beste transmisio metodo
batzuek ez dute aktibazio-gakorik helarazten, baina hauek edukiarekin batera
berrezarri behar dira telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez
babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Aktibazio-gakoa berrezartzea
beharrezkoa izan daiteke zure gailuko fitxategiak hondatuz gero.
Zure telefonoak eskubide digitalen kudeaketa sstema (DRM du, erositako edukiak
babesteko. Begiratu beti bidaltze-baldintzak eta haien edukia zein aktibatzeko kodea
zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Karpetak ikusteko, hautatu Menua > Galeria.
12. Baliabideak
FM irratia
FM irratia entzuteko, gailuak haririk gabeko antena ez den beste antena bat erabiliko
du. Aurikular edo osagarri bateragarria jarri behar zaio gailuari FM irratiak
funtzionamendu egokia izan dezan.
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil
jarri bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
Hautatu Menua > Media > Irratia edo, itxaroten moduan, sakatuta eduki *.
Jadanik irrati kateak gordeta badituzu, ezkerrera edo eskuinera joan kateak aldatzeko,
edota sakatu nahi duzun katearen memoriaren zenbakia.
Tokiko kate bat bilatu nahi baduzu, mugitzeko botoia ezkerrera edo eskuinera sakatuta
eduki.
Aurkitu duzun kate bat gordetzeko, hautatu Aukera > Gorde irratia.
Bolumena doitzeko, gora edo behera eragin mugitzeko botoiari.