Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa irrati uhinak erabiltzen dituen
Bluetooth gailu bateragarri batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: sarbide generikoa, objektu aldaketa generikoa, eskulibrea,
aurikularrak, object push, fitxategien transferentzia, eremu pertsonalerako sareko
sarbidea, telefono bidezko sarea, zerbitzua ezagutzeko aplikazioa, SIM sarbidea eta
serieko ataka . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri
Ezarpenak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
19
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetooth eta jarraitu hurrengo
urratsak:
1. Hautatu Nire telefonoaren izena eta idatzi izen bat zure telefonoarentzat.
2. Bluetooth konektibitatea aktibatzeko, hautatu Bluetooth > Piztuta. Bluetooth
aktibo dagoela adierazten du.
3. Zure telefonoa audi hobekuntza bati konektatzeko, hautatu Audio osagarrietara
konektatu eta konektatu nahi duzun gailua.
4. Telefonoaren esparru barruan dauden Bluetooth sistemako edozein gailuri
parekatzeko, hautatu Parekatuta dauden gailuak > Gail. berr. gehitu.
Joan aurkitutako gailu batera, eta hautatu Gehitu.
Idatzi pasakode bat (16 karaktere arte) zure telefonoan eta onartu beste Bluetooth
gailuarekiko konexioa.
Segurtasuna axola bazaizu, itzali Bluetooth funtzioa, edo ezarri Nire telefonoaren
ikuspena honela: Ezkutatuta. Bluetooth komunikazioa bakarrik fidagarriak direnekin
onartu.