Konfigurazioa
Telefonoa konfigura dezakezu, zenbait zerbitzuk funtzionatzeko behar dituzten
ezarpenak kontuan hartuta. Baliteke zure zerbitzu hornitzaileak ezarpen horiek
bidaltzea.
Hautatu Menua > Ezarpenak > Konfigurazioa eta aukera hauetako bat:
● Lehenetsitako konfig. ezarpenak — telefonoan gordetako zerbitzu hornitzaileak
ikusteko eta zerbitzu hornitzaile lehenetsi bat ezartzeko
● Aplikazioetan lehenets. akt. — erabil daitezkeen aplikazioetarako konfigurazio
ezarpen lehenetsiak aktibatzeko
● Sargune gustukoena — gordetako sarguneak ikusteko
● Zerb. hornitz. sistem. konek. — zure zerbitzu hornitzailearen konfigurazio
ezarpenak deskargatzeko
● Gailu kudeatzaile ezarpena — telefonoak software eguneratzeak jasotzen uzteko
ala eragozteko. Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera hau eskuragarri ez izatea.
● Konfigurazio ezarp. pertson. — zenbait zerbitzutarako kontu pertsonal berriak
eskuz gehitzeko, eta horiek aktibatzeko edo ezabatzeko. Beste kontaktu bat
gehitzeko, hautatu Ber. gehi. edo Aukera > Berria gehitu. Hautatu zerbitzu mota,
eta idatzi eskatzen diren parametroak. Kontu pertsonal bat aktibatzeko, hartara joan
eta hautatu Aukera > Aktibatu.