Nokia laguntza
Ikus www.nokia.com/support edo lurraldeko Nokia webgunea gida honen azken
bertsioa zen den ikusteko, eta bestelako informazioa, deskargak eta zure Nokia
produktuari lotutako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko.
Konfigurazio ezarpenen zerbitzua
Zerbitzu hornitzailearen konfigurazio ezarpenak deskargatu, esaterako MMS, GPRS, e-
mail, eta zure telefono modeloarentzako bestelako zerbitzuak hemen:
www.nokia.com/support.
Informazio orokorra
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
8
Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen laguntzen du.
Segurtasun-kode lehenetsia 12345 da. Kodea sortu edo aldatu egin dezakezu eta
telefonoak kodea eskatzeko ezarpena aktiba dezakezu. Gorde kode berria ezkutuan,
leku seguru batetan eta telefonotik urrun. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko zerbitzuak behar izatea.
Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Nokia Care gune batekin edo zure
telefonoaren banatzailearekin.
Nokia PC Suite
Nokia webgunean PC Suite eta honi buruzko informazioa aurkituko duzu hemen:
www.nokia.com/support.
Nokia Care zerbitzuak
Nokia Care zerbitzuekin harremanetan jarri beharrez gero, begira ezazu
zure lurraldeko Nokia Care kontaktu zentroen zerrenda hemen:
www.nokia.com/customerservice.
Mantenua
Mantenu zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko, begiratu hemen hurbilen duzun
Nokia Care puntua zein den: www.nokia.com/repair.
2. Lehen urratsak
SIM txartela eta bateria instalatzea
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kalte daitezke, tolestu edo marra daitezke;
beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.
1. Sakatu askatzeko tekla (1) eta kendu atzeko estalkia (2).
2. Kendu bateria (3).
3. Ireki SIM txartelaren euskarria eta sartu SIM txartela euskarrian kontaktuak behera
begira dituela (4). Itxi SIM txartelaren euskarria.
4. Sartu bateria (5) eta jarri atzeko estalkia berriro (6).
Bateria kargatu
Bateria partzialki kargatu da fabrikan. Telefonoak bateria maila baxua dela adierazten
badu, egin hurrengoa:
1. Konektatu kargagailua hormako entxufe batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Bateria erabat kargatutakoan, deskonektatu kargagailua
telefonotik eta, ondoren, hormako entxufetik.
Ez dago bateria kargatzeko denbora-tarte zehatzik, eta kargatzen ari
den bitartean telefonoa erabil dezakezu. Bateria erabat agortu bada, zenbait minutu
beharko ditu pantailan kargatzen ari dela adierazi arte edo dei bat egin ahal izan arte.