Sartzeko kodeak
SIM txartelarekin batera eskuratzen den PIN kodeak baimenik gabeko erabileraren
aurka babesten zaitu. Zenbait SIM txartelekin batera datorren PIN2 kodea zenbait
zerbitzutara sartzeko eskatuko dizute. PIN edo PIN2 txartelak ondoz ondoko hiru aldiz
sartzen badituzu gaizki, PUK edo PUK2 kodeak eskatuko zaizkizu. Ez badituzu, jarri
zaitez harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.
PIN modulua zure SIM txartelaren segurtasun moduluaren informazioan sartzeko
beharrezkoa izango da. PIN sinadura beharrezkoa izan daiteke sinadura digitala
gauzatzeko. Blokeatze pasahitza beharrezkoa da deien blokeatze zerbitzua erabiltzeko.
Zure telefonoak sartzeko kodeak eta segurtasun baldintzak nola erabiltzen dituen
ezartzeko, hautatuMenua > Ezarpenak > Segurtasuna.